Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Azaroaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-12-13 Azken Nekazaritza Azokak markak gainditu ditu
Feria Agrícola / Nekazaritza Azoka

Joan den igandean Errekalde plazan eta Bulebarrean antolatutako Nekazaritza eta Abeltzaintza azokaren XXIII. Edizioak milaka lagun bildu zituen herrian. Antolatzaileek adierazi dutenez jendez lepo izan zen Leioa igandean, aurreko urteetako markak gaindituz.

Aurten 100 postu baino gehiago egon dira azoka, nekazarienak 90 eta abeltzainenak 25, hain zuzen ere. Haur ekintzak arrakasta izan zuten herriko txikienen artean, poniekin 400 txiki baino gehiago izan ziren eta tailerretan 150 umek hartu zuten parte.

Bestalde, oilasko Lumagorri eta sagardoaren dastapenan 1.000 pintxo banatu ziren bisitarien artean, eta ziza dastatzean, berriz, 800 pintxo izan ziren. Azkenik herri kirol erakustaldiak eta abere arraza ezberdinen erakustadiak ere ikusle ugari bildu zituzten.

XII. Idiazabal Gazta Lehiaketan 9 ekoizle aurkeztu ziren (Bizkaian jatorrizko izendapena 14 egileek dute), eta amabitxi-aitabitxiak Goierriko Soka tira taldea izan zen. Sailkapena horrela geratu zen:

1. Patxi Baskaran (Markina)
2. Rikardo Murias (Muskiz)
3. Floren Txurruka (Markina)
4. Malatsa (Orozko)
5. Andoni Padilla (Otxandio)
6. Francisco Ortiz (Karrantza)
7. Teresa Petralanda (Orozko)
8. Alicia Monedero (Abadiño)
9. Pagobieta (Ubidea)

Bestetik, Etxolen V. Apainketa lehiaketan 90 nekazal postuk hartu zuten parte, hauetatik lehen sailkatutakoak honakoak izan ziren:

1. Adela Andikoetxea (Urduliz) Ortuariak
2. Jose Etxebarria (Gatika) Frutak

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa