2008-11-28
Leioako Kontsumo Irankorraren Azoka bihar izango da
Edozein gauza ekarri edo eraman dezakezu, adibidez, oinetakoak, arropa edota jostailuak.
Solasgunek, Leioako Udala eta Leioako Merkatarien Elkarteko laguntzarekin, Leioako Kontsumo Iraunkorraren Azoka antolatu du biharko. Beraz, 11.30etik 18.00etara arte zabalik izango da azoka berezi hau Euskal Etxeen plazan eta bertan, bakoitzak erabilgarri baina erabiltzen ez dituen gauzak eraman ditzake.
Berrerabiltzea iraunkortasuna sustatzen du, hau da, kontsumoaren gutxitzea eragiten du eta sastar gutxiago sortzea ere ahalbidetzen du. Horretaz gain, bizitza komunitarioa indartzen du. Arrazoi hauengatik ekarri edota eraman bihar ezazu azoka honetara erabiltzen ez dituzun baina erabilgarri dituzun gauzak (oinetakoak, arropa, jostailuak, dekorazio objetuak...) edozer balio du.