Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Azaroaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-02-10 Enpleguaren aldeko apustu estrategikoak Leioan
UPV-EHU / UPV-EHU

Udalak Parke Zientifikoa eraikitzeko behin betiko baimena eman du jada, eta horrekin batera, Leioako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren barruko aldaketa onartu egin du. Azken bi erabaki horiekin 2.000 lanpostu baino gehiago sortuko dira udalerrian hurrengo urteetarako.

Aktibitate ekonomikoa eta enplegua sortzeko bi proiektu estrategiko onartu ditu Leioako Udalak hurrengo urteetarako.

Alde batetik, Leioako Udalaren Gobernu Batzak behin betiko onartu du unibertsitatearen lursailetan Zientzia-Parkea urbanizatzeko proiektua. Ia 200.000metro koadroko (20 hektarea) orube handi hori urbanizatzeak 16 milioitik gora baloratutako obrak egitea dakar. Ikerketa, garapena eta ezagutzan espezializatutako punta-puntako enpresez osatutako parke teknologikoak lekua eman nahi die hurrengo urteetan kalitatezko 2.500 enplegu sortuko dituzten hainbat enpresari. Horretarako, 120milioi euro inbertituko dira, 14 eraikin izango dituzten 75.000metro koadroak edifikatzeko. Aipatu enpleguei, gainera, aktibitate ekonomikoetarako parkearen lanek irauten duten bitartean sortuko diren ehunka enpleguak gehitu behar zaizkie.

Ildo beretik, Leioako Udalak eman egin du eraikitzeko bigarren lizentzia, Parkearen egoitza-eraikinari dagokiona hain zuzen ere, 9,5milioi euroan baloratua. Modu berean, Udalak aurki hirugarren lizentzia bat ematea espero du, kasu honetan Biofisika Unitateari dagokiona, 7 milioi eurokoa. Gogoratu beharra dago lehen eraikitze-lizentzia, kota zerorainoko lanena, iaz eman zitzaiola espalatze bidezko partikula Azeleragailuaren proiektuari, bere osotasunean, eta fase desberdinak hartuta, 180 milioi balio du.

Proiektu horiek estatu eta euskal erakundeen laguntza ekonomikoa daukate. Horrez gain, beste bultzada bat izan dute Estatuko aurrekontu orokorretan, Kongresuan EAJ-PNVk osatzen duen Euskal Taldeak zenbait zuzenketa aurkeztu dituelako, eta Gobernuak onartu egin ditu.

Proiektu estrategiko horrekin batera, Udalak behin betiko onartu du Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketa zehatza, eta horri dagokion Saltuenako Aktibitate Ekonomikoen Parkearen (AEP) Ingurumen-inpaktuaren Deklarazioa. Santsoena-Santi Mami inguruko ospitale zaharraren lur eremuan kokatuko da enplegua sortuko duen elementu hori, Udalaren eta Udalaz gaindiko erakundeen oniritzia jaso du dagoeneko (urbanistikoak, bideenak, ingurugiroarenak eta lursailaren antolamendurakoak). AEP horrek eraikitako 80.000metro koadro izango ditu aktibitate ekonomikoetarako, eta 2.000 enplegu sortuko ditu, industria garbikoak eta hirugarren sektorekoak. Udalak Plan Partziala onartu du ere bai; plan horrek aipatu proiektua garatzen du, hori dela-eta, dagozkion urbanizatze eta berpartzelatze proiektuak bideratzea espero du Udalak 2011n, lanekin hurrengo urtean hasi ahal izateko.

Horiek guztiekin, Udalak egoitza eta enplegua uztartu nahi ditu Leioan, orekaz; horiek biak oinarriak baitira kalitatezko hiria eraikitzeko, aisia, ekipamendu publiko eta zerbitzu publikoekin batera.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa