Leioa Kirolak S.A.U, Leioako Udalaren elkarte publikoak, Pinosoloko Kirolgunearen proiektua eta obra esleitu du. Erabakia Kontseiluko kideen gehiengoaren botoekin hartu da aurreko ikerketa baten emaitzak aztertu eta gero.
Leioako herriarentzat berebiziko garrantzia izango duen proiektu nagusi hau Viuda de Sainz-AROS enpresen elkarteari esleitu zaio. Esleipen honekin hiru dira Kontseiluak egindakoak lehiaketa berdinerako, aurreko bietan egindakoak errekurritu egin ziren, eta Kontseiluak berak, bere presidentea den Alkatearen proposamenaren bitartez, aurkeztutako errekurtso hauek partzialki onartzea erabaki zuen.
Hirugarren balorazio honek aurreko bietan hartutako erabakiak berretsi egiten ditu, aurkeztutako bederatzi proposamenen artean gehiengo balorazioa lortzen duena hartuz. Esan beharra dago aurkeztutako proiektuek kalitate tekniko handikoak izan direla.
Talde ebaluatzaile berriaren kideak kirol arkitektura arloan esperientzia handiko hiru teknikari izan dira, laguntzaileekin lanean izan dira. Enpresa hau Sevillan kokatzen da eta andaluziar erkidegoan kirol arkitekturarekin zerikusia duten hainbat proektuetan lan egin dute, besteak beste.
Gogoratu behar da, proiektu garrantzitsu honen esleipenarekin hiru izan direla egindako balorazioak. Lehena euskal enpresa batek egindakoa izan da, obra zibila eta hirigintza publiko zein pribatuan esperientzi handiko enpresa. Bigarrena kirol mailako kudeaketa eta funzionaltasunean prestigio handiko enpresa espaniar batek egin zuen, eta azkenik, hirugarrena, Sevillako hiru aditu hauek egindakoa. Hiru balorazioek gauza bera diote, hau da, aukeratutako proiektua dela egokiena, hau da, Joaquim Pujolek aurkeztutako proiektua.
Kirol eta jolas arkitektura arloan fama gehien duen espaniar estatuko arkitektoa da Joaquim Pujol, nazioarte zein estatu mailan hainbat sarien irabazle izanik. Arkitektoa izateaz gain Joaquim Pujol igerilari profesionala ere izan zen (recordman eta Espainiako txapelduna), olinpikoa gainera, Espainiako Waterpoloko arduradun gorena 10 urtez, Espaniar Igeriketa Federazioaren lehendakari ordea eta Nazioarteko Federazioaren Waterpolo Batzorde Teknikoaren lehendakaria izan zen. Ibilbide hau dela eta kirol arkitekturan espezializatu zen, bere lan guztia horretara bideratuz, horrela espaniar estatuan zein nazioarte mailan egindako hainbat kirol eraikinen sortzailea bihurtu da urteekin. Gaur egun eraikin desberdinetan dabil lanean, besteak beste, Katalunian, Madrilen, Emirato Arabiar Batuetan, Turkmenistan-en edota Errusian. Honetaz gain, Igeriketa Naziarteko Federazioaren laguntzailea da Joku Olinpikoetarako eta Munduko Txapelketetarako ur guneak aukeratzeko.
Hirugarren balorazio hau beharrezko izan da lehiaketan parte hartu zuten arkitekto lokal batzuek jarritako errekurtsoarengatik. Euren iritziz esleipena aukeratutako enpresarekiko elkarkeria erakusten duelako.
Pinosoloko Kirol Gune hau kiroldegi erraldoi eta modernoa izango da, uraren eskaintza zabala izango duena estalitako igerilekuekin, spa eta bainuetxearekin. Honetaz gain aparkaleku erraldoia izango du eta merkataritza zein ostalaritza gunea ere. Udalaren aburuz obrak 2011.urtean hasiko dira eta 2014.urterako guztiz amaituta egotea da helburua.