Leioako Udalak eta Leioa Kirolzaleak elkarteak hilaren 5ean Ondizen ospatutako idi-proben irabazien taloia eman diote Sahararen aldeko FATH elkateari.
Joan den martxoaren 5ean ospatu ziren Ondizko probalekuan emakumeen lehenengoko idi-probak. Leioa Kirolzaleak eta Leioako Udalak antolatutako ekintza honek hainbat lagun bildu zituen probalekuan Irene Artetxe, Ainhoa Ibarluzea eta Amaiur Arbelaiz probalarien presentziak eraginda.
Egun horretan bildutako diru kopurua, guztira 2.170 euro, ekintza solidario batetara bideratzea erabaki du Leioa Kirolzaleak elkarteak, Sahararen aldeko lana etengabe egiten ari den herriko elkarteari, FATH, hain zuzen ere.