2011-03-22
Aterpe Leioa Gazteguneak maiatz-ekainerako programazioa aurkeztu du
Aterpe Leioa Gazteguneak tailer, ikastaro eta lehiaketa eskaintza anitza prestatu du maiatzerako eta ekainerako. Jarduerak 14 eta 35 urte arteko gazteei daude zuzenduta (hartzaileak batzuk edo beste batzuk izango dira, jarduera motaren arabera), eta prezioak 10 eurotik aurrerakoak izango dira (jardueraren bat doakoa ere izango da).
Bidaia tailerrak, sukaldaritza ikastaroak, makillaje eta estetika ikastaroak, euskal dantzak, kamera estenopeikoa, manipulatzaile-agiria, saskibaloi txapelketa eta margolari gazteen lehiaketa dira Leioako gazteek nahiz bertan erroldatuta ez daudenek egin ahal izango dituzten jardueretako batzuk. Jarduera horiei guztiei Leihosex zerbitzua gehitu behar zaie, bai eta sukaldaritza afrodisiakoaren tailerra eta “tupper sex” pedagogikoa ere.
Tailerretan izena emateko epea apirilaren 4tik 10era bitartekoa da, eta plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Erlazionatutako dokumentuak:
Egitaraua (pdf, 3881 kb)
Partekatu:
Itzuli