Bizkaibusek autobus linea berria jarri du martxan orain dela gutxi, honekin aireportua eta Getxoko udalerria lotzen dira garraio publikoarekin, Leioatik pasa eta gero.
Orduro eta egunero martxan dagoen zerbitzu berri honek ahalbidetzen digu leioaztarrei inoiz baino modu eroso eta merkeago batean aireportura hurreratzea.
Hau honela, Bizkaibuseko linea hau aireportutik irteten da egunero 6.00etan eta orduro dago martxan goizaldeko 24.00etara arte, bestalde, Getxotik 5.30etik 21.30era arte dago martxan zerbitzua orduro.
Esan bezala, aeroportutik Getxoko Bizkaia Zubira arte doa autobus hau, eta bidearen erdian geldialdi bi egiten ditu Leioan, bata Luis Bilbao Libano kalean eta bestea Iturriondon, Metroaren parean.