Leioako Udalak herritarrekin duen harremana eta komunikazioa indartzeko pausu berri bat eman du, oraingoan 10 pantaila jarri ditu udalerrian zehar udal informazioa emateko 24 ordutan. Honetaz gain, laster 4 totem interaktiboak ezarriko dira informazio zehatzagoa emateko.
Udalerriko informazioa leioaztarrei zein bisitariei hurreratzeko asmoarekin jarri da martxan proiektu berritzaile hau. Leioan zehar, auzo desberdinetatik banatuta jarri dira dagoeneko informazio pantailak, eta laster pantaila interaktiboak ezarriko dira informazio zehatzagoa emateko.
Informazio puntu hauek, esan bezala, mota bikoak dira; alde batetik laster jarriko diren lau pantaila interaktiboak, gutxieneko dimentsioak 2.600x800x300 mm-koak izango dituzte eta gehienezkoak 2.700x850x360 mm-takoak. Hauek Zentro Zibikoan, Euskal Etxeen plazan, Artatzan eta Pinuetan ezarriko dira.
Bestalde, jada jarrita dauden pantailak teknologia LED –eko hamar pantaila dira. Guztiak dira 42 pulgadakoak baina hauetatik sei bikoitzak dira (alde bietatik ikusteko aukera ematen dutenak). Egun ezarrita dauden puntuak honakoak dira: Iparraguirre etorbidea, Artatzagana, San Juan, Pinueta, Ibaiondo, Lamiako, Txorierri, Sarrienako futbol zelaia, San Bartolome eta Sakoneta kiroldegia.
Esan bezala pantaila hauen funtzio bakarra eta nagusia herritarrei informazioa ematea da. Gainera informazioa etengabe emango dute, eguneko 24 orduz, eta udalerrian gertatzen den guztiaren berri emango dute (lehiaketak, ordainketa epeak, gertaerak, ohar garrantzitsuak, kultura agenda...). Honetaz gain, puntu interaktiboak balore berri bat gehituko dute, herritarrak nahi duen informazio zehatza emango dutelako edozein ordutan (kale izendegia, enpresen direktorioa, kultura agenda...).