2011-04-11
Leioa Waterpolok antolatuko du 2011ko Igoera Fasea
Hurrengo apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean ospatuko da Leioako Askartza igerilekuan emakumezkoen Bigarren Mailako Espaniako Txapelketa. Igeriketaren Espaniako Federazioak erabaki du Leioako Waterpolo taldeak Igoera Fase bat antolatzea, honetan gainera, 2011/2012. denboraldian Lehen Mailan jokatzeko plaza bat eskuratzeko lehian izango dira leioaztarrak.
Hau horrela, lehendabiziz, Leioako klubak estatu mailako txapelketa bat antolatuko du. Lehiaketa honetan beste hiru taldeekin lehiatuko dira leioaztarrak; C.N. Maristas/Sestao, C.N. San Vicente eta W. Castelló.
Lau talde hauetatik batek baino ez du lortuko Lehen Mailan jokatzeko plaza. Maila honetan jokatzeko bigarren plaza, ostera, Ceutan jokatuko da. Bertan C.N. Caballa, C.N. Cuatro Caminos, A.E. Santa Eulalia eta U. Granada lehiatuko dira.