Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Azaroaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-18 Txirrinduak alokatzeko zerbitzu berria izango da laster Leioan
bicis / bicis

Leioako Udalak eta Emaus kooperatibak lankidetza hitzarmena sinatu dute Leioan alokairuzko txirrinduen sistema berria ezartzeko asmoz. Sistema honen bidez 10 euroengatik leioaztarrek urte osoan zehar erabili ditzakete alokairuzko txirrindu hauek, eta erroldatuta ez daudenentzat urteko tasa 20 eurokoa izango da.

Honekin Udalak ingurumenaren babesaren aldeko apostua mantentzen du eta jasangarritasuna sustatzen dituzten ekintzak bultzatzen ditu. Alde batetik, bidegorrien sareari bultzada bat emanez zerbitzu berri honekin, eta bestetik, zerbitzu honetan lan egingo duten pertsonen gizarteratzearen alde egingo da. Udaleko Gizarte Zerbitzuak eta Enplegu sailak elkarlanean hautatuko dituzte zerbitzu honetan lan egingo duten herritarrek, beti ere gizarteratze eta lan munduratzeko arazoak dituztenak.

Guztira alokairuzko 60 txirrindu izango dira Leioako kaleetan, denak identifikatzeko oso errezak. Lau alokairu puntu izango dira herritik banatuta Informazio puntu batekin, erabiltzaileek dituzten zalantza guztiak argitzeko. Honetaz gain txirrindu bakoitzak giltzarrapo bat izango du automatikoki txirrinduaren kontrola eramateko.

Kontrol hau informatikoa izango da, giltzarrapo honek erabiltzailearen beharrezko informazioa hartu ondoren erabiltzeko prest utziko du. Honen ostean txirrindua momentu oro kontrolatuta izango da gps sistema bati esker.

Bestalde, Informazio Puntua ukituzko pantaila bat izango da, horrekin txirrinduaren erreserba egin daiteke eta erabiltzaileak bere kezkak eta zalantzak argitu ahal izango ditu. Horrela, alokairuzko zerbitzu hau martxan izango da 24 ordu urteko 365 egunetan.

Esan bezala, herriko lau tokitan ezarriko da zerbitzua, Artatza auzoan, Amaia etorbidean, Leioa Metroko geltoki parean eta Sakoneta kiroldegian.

Honetaz gain, interesgarriena da zerbitzu hau Getxoko zerbitzuarekin bateragarria dela, hau da, Getxoko txirrindu bat Leioan utzi daiteke eta alderantziz, herri bien bidegorrien bitartezko lotura jasangarria sustatuz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa