2011-06-15
Dastatopa berria izango da asteburuan Mendibile Jauregian
Hurrengo larunbata eta igandean Dastatopa izeneko ardo dastapen edizio berria izango da Mendibile Jauregian, Ardo Gazteen saloi honek ardo gazterik onenak dastatzeko aukera ematen digu urtero.
Dastaketa berezi honen ordutegia larunbatean 19.30etik 22.00etara arte izango da eta igandean 12.00etatik 15.00etara. Denbora tarte hauetan ardo munduan murgilduko gara. Dastatzeko izango diren ardo gazte hauei “txupetegabeak” izena ematen diegu “haurtxo” modukoak direlako.
Sarreraren prezioa 5 eurokoa da, dastatzeko kopa barne.
Mendibile Ardo Akademiaren ekitaldi guztietan bezala, bazkideentzat dohainik da.