2011-06-30
Euskara ikasteko diru laguntzak eskatzeko epea zabalik da
Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuak zabaldu du jada euskara ikasteko udal dirulaguntzak eskatzeko epea. Beti bezala, eskaera hauek Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuan egin beharko dira (Jose Ramon Aketxe plaza, 11) 9.00etatik 13.30era edota 946072576 telefonoan.
Neguko ikastaroen dirulaguntzak eskatzeko epea joan den ekainaren 20tik uztailaren 8ra arte izango da zabalik, eta udako ikastaroentzat, berriz, urriaren 3tik 17ra bitartean.
Honen inguruko informazio gehiago atxikitutako dokumentuan.
Erlazionatutako dokumentuak:
Dokumentua (pdf, 155 kb)
Partekatu:
Itzuli