Sakoneta udal kiroldegia laster hasiko da udako ordutegi bereziarekin. Abuztuan hainbat ordutegi murrizketa emango dira, eta honetaz gain ez da kirol ikastarorik ez eskolarik izango hil osoan.
Ordutegi berria dela eta erabiltzaileek 8.00etatik 13.30erako tartea izango dute zonalde batzuetara sartzeko. Adibidez, igerileku estaliak abuztuaren 17tik, muskulazio eta fitnessa gimnasioa abuztuaren 8tik aurrera, eta Bulderra abuztuaren 1etik 24era arte.