2011-10-05
Irekita dago jada Pinosoloko skate pista berriztatua
Erabiltzaileen eskariak entzun eta gero Leioako Udalak Pinosoloko skate pista berriztatzea erabaki zuen. Azken hilean erreforma obra batzuk egin ostean berriro ireki da pista. Obra guzti hauek 113.610 euroko kostu izan dute.
Ekipamenduaren erabiltzaileen eskaerei erantzunez Udalak pistaren azalera handitu du eta oztopo gehiago jarri ditu pistan. Hau posible izateko pistaren alboan ziren kanastak eta pin-pon mahaiak kendu dira. Aldaketa hauekin skate pistaren erabilgarritasuna handitzen da eta erabiltzaileen beharrizanetara egokitzen da.
Pistan jarri diren oztopo berriak honakoak dira:
- Plano inklinatua
- Pun-box-a
- Piramidea
- Zintarri anitzak
- Plano inklinatuen planterra
- Spine street-a
- Quarter-a
- Eta hiru zintarri