Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Azaroaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-12-31 Leioak 2009ko aurrekontuak onartuz zarratzen du urtea
Casa Consistorial / Udaletxea

Leioako Udalak 2009.urterako aurrekontuak onartu ditu dagoeneko, guztira 36.743.014,74 euro. Aldi berean, Soinu Atadia Fundazioa (Udal Musika Eskola eta Kontserbatorioa), Euskaltegia, eta Leioa Kirolak Udal Elkartea erakunde autonomo hauen aurrekontuak ere onartu dira 1.957.669 euro, 1.196.948.98 euro eta 38.500 euro, hain zuzen ere.

2009.urterako prestatutako aurrekontua iazkoarekin alderatuta %4.3ko jaitsiera izan du, egun bizi dugun eta aurreikusita dagoen egoera ekonomikoaren ondorioz. Bestalde, erakunde autonomoei esleitutako aurrekontuek %7.1eko igoera jasan dute Fundazioaren kasuan, %3.2koa Euskaltegia, hau Udalekoaz gain dituzten beste diru sarrera batzuek ahalbidetzen dute. Horrela, Udalak erakunde hauen aurrekontuaren %50aren kargu egiten da, gainontzekoa beste erakunde, Eusko Jaurlaritza, edota ikasleen kuotekin betetzen da (hauek ere Leioako Udalak babestutakoak).

Udalak munduko krisi ekonomikoak eragindako diru sarrerak aurreikusten ditu 2009rako. Horregatik, udal agintariek azken urteetan lortutako udal ondasunak besterenganatzearen alde egingo dute behar izanez gero, modu horretan 1.815.000 euroko diru sarrera berezia lortuko litzatekeelako. Guzti hau, martxoaren zain, 2008.urteko kontuak itxi, eta Udalaren geldikinaren egoera ezagutu eta gero, aurreko urte batzuetako kudeaketa eraginkorrari esker, horrela aurreikusitako 36 miloi euroko aurrekontua loditzea posible izango da.

Diru irteeren artean Udalak %12.2ko igoera jasan du langileak direla-eta, onartutako azken lanpostu-zerrendak eraginda, enplegu sorreraren aldeko Udal apostuari jarraituz. Bestetik, udal sailen gastu arruntak %1.8ko igoera izango dute, aurreikusitako KPIaren oso azpitik.

Sailka, igoerarik nabarienak izan dira herri babesa (%18,6), Gizartekintza (%11,8%), Hezkuntza eta Euskara, Prestakuntza eta Enplegua (%8,3), gizarte politikak eta programak mantendu eta bultzatzeko asmoz, enplegua eta prestakuntza profesionala sustatzeko, eta herri merkataritza bultzateko. Horrenbestez, Udalak aurrekontuaren %0,7 Garapenerako Lankidetzara bideratzearen aldeko konpromisoa mantenduko du.

Inbertsioen atalean, 6,5 miloiko bolumena aurreikusten du Udalak, 2009ko martxoan ezagutzera emango diren aurreko urteen geldikinen zain egonez gero datu hau handitzeko. Honek ongialdi ekonomikoaren urteetan emandako geldikinak erabiltzea ahalbidetuko du, honekin garai latzei aurrera egiteari lagunduz. Honetaz gain, Udalak obra publikoa hastearen esperantza du 2008an kargatutakoa eta 2009an aurrera aterako dena. Honen arira, Udalak irisgarritasun hobekuntzak egiteko 1.400.000 euro bideratuko ditu, San Bartolome historikoari 1.200.000 euro, kirol instalazioetarako 1.600.000 euro Pinosoloko kiroldegirako ekarpen berriak eginez, bide publikoetarako 850.000 euro, edo Ondiz Dorrea berreskuratzeko Enplegu tailerrarentzat 200.000 euro. Guzti hau, Pinuetako Plan Bereziarekin osatzen da (1.476.000 euro), Gaztelekua (600.000) edo Haurreskolak, konprometitutako geldikekin.

Erabateko dedikazioa duten udal agintarien soldata izoztea erabaki du Udalak, Alkatea eta hiru alkate-ordeak, gainontzeko 16 zinegotzien dietak zein oposizioarenak, eta udal alderdi politikoen ekarpenak.

Aurtengo kontu publikoak onartuak izan dira aste honetan PNV-EAJko 10 zinegotzi eta Ezker Batuko bien baiezko botoekin, bestetik PSE-EE-PSOEko 6 korporatiboek abstentzioaren alde egin zuten eta PPko hirurak kontrako botoa eman zuten.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa