Aterpe Leioa Gazteguneak sukaldaritza ikastaro bi prestatu ditu abendurako. Izen ematea azaroaren 28tik abenduaren 2ra izango da, izen emate ordena errespetatuz. Eta pertsona bakoitza ikastaro bakar batera apuntatu ahal izango da.
- Sukaldaritza ikastaroa: postreak. Abenduak 12, 14, 19 eta 21. Ordutegia 18:00etatik 20:00ak arte.
- Sukaldaritza ikastaroa: lehen platerak. Abenduak 13, 15, 20 eta 22.Ordutegia 18:00etatik 20:00ak arte.
Ikastaro hauetan parte hartzeko ordaindu beharrekoa honakoa da:
A) Gaztea+leioaztarra+Kultur Leioako laguna: 15€
B) Gaztea+leioaztarra: 20€
C) Gaztea+ Ez leioaztarra: 30€
Honetaz gain,urtarrilaren 3an Gasteizko izotz pistara patinatzen joateko irteera antolatu da. Irteera15:30etatik izango da eta buelta 20:30etan. Izen ematea abenduaren 12tik 18ra izango da. Irteera honen kuota honakoa da:
A) Gaztea+leioaztarra+Kultur Leioako laguna: 5€
B) Gaztea+leioaztarra: 7€
C) Gaztea+ Ez leioaztarra: 15€