Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Azaroaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-11-29 Txirrinduak alokatzeko sistema berria martxan bihartik aurrera
bicis / bicis

Leioako Udalak bihar bertan jarriko du martxan txirrinduak alokatzeko sistema berria. Zerbitzu hau bereziki leioaztarrentzat zuzenduta dago, herri barruko garraioa jasangarriagoa bihurtu dadin, baina Leioan erroldatuta ez daudenek ere erabili ahal izango dute tarifa desberdinak ordainduz.

Udalak ingurumena babestearen aldeko apustua mantentzen du ekintza honekin, jasangarritasuna sustatzen dituzten ekintzak bultzatuz. Alde batetik, bidegorrien sareari bultzada bat emango zaio zerbitzu berri honekin, eta bestetik, zerbitzu honetan lan egingo duten pertsonen gizarteratzearen alde egingo da. Udalaren Gizarte Zerbitzuak eta Enplegu sailak elkarlanean aukeratuko dituzte zerbitzu honetan lan egingo duten herritarrek, beti ere gizarteratze eta lan munduratzeko arazoak dituztenak.

Guztira alokairuzko 60 txirrindu izango dira Leioako kaleetan, denak identifikatzeko oso errazak. Lau alokairu puntu izango dira herritik banatuta (Artatza auzoan, Leioa eta Lamiako Metro geltokietan, eta Sakoneta kiroldegian), bakoitzean Informazio puntu bat izango da, erabiltzaileek dituzten zalantza guztiak argitzeko. Honetaz gain txirrindu bakoitzak giltzarrapo bat izango du automatikoki txirrinduaren kontrola eramateko.

Kontrol hau informatikoa izango da, giltzarrapo honek erabiltzailearen beharrezko informazioa hartu ondoren erabiltzeko prest utziko du. Honen ostean txirrindua momentu oro kontrolatuta izango da gps sistema bati esker.

Bestalde, Informazio Puntua ukipen pantaila bat izango da, horrekin txirrinduaren erreserba egin daiteke eta erabiltzaileek bere kezkak eta zalantzak argitu ahal izango dituzte. Alokairuzko zerbitzu hau martxan izango da egunero 6.45etik 21.00etara arte, Informazio Puntua berriz 24 ordutan izango da lanean urteko 365 egunetan.

Honetaz gain, interesgarriena da zerbitzu hau Getxoko zerbitzuarekin bateragarria dela, hau da, Getxoko txirrindu bat Leioan utzi daiteke eta alderantziz, herri bien bidegorrien bitartezko lotura jasangarria sustatuz.

Zerbitzuan alta ematea

Txirrindu hauek erabili nahi duten leioaztarrek alta eman behar dira zerbitzuan eta txartela lortu behar dute, honetarako hiru bide daude:

1. 900.840.345 doako telefonora deituta.
2. www.biziprest.com/bizileioabiziz web gunetik.
3. Edo Kultur Leioan, bihartik abenduaren 16ra bitartean (abenduaren 6 eta 8, eta asteburuak salbu) pertsona bat izango da Kultur Leioako lehen solairuan 9.00etatik 14.00etara arte eskakizunak jasotzen eta beharrezko informazio guztia emateko. Emaus-en dendan ere egin daiteke (Gobelaurre 31, Getxo)

Tarifak:
Leioaztarrentzat: 10 euro urte guztirako
Leioaztarrak ez direnentzako: 20 euro urte guztirako
Behin behineko erabiltzaileentzako: 2 euro eguneko.

Informazio gehiago:

biziLEIOAbiziz

Informazioa

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazio orria (pdf, 918 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa