2009-01-27
Banatu dira dagoeneko Lamiakoko errentazko Etxebizitza Sozialak
Guztira 58 etxebizitza dira eta promozio honek 6 miloi euroko inbertsioa behar izan du
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaien saileko sailburua den Javier Madrazok eta Leioako alkatea den Eneko Arruebarrenak atzo banatu zituzten Lamiako auzoko errentazko etxebizitza sozialen giltzak.
Guztira 58 etxebizitza izan dira, hauetariko 13 ostatu emateko bideratuta izan direnak. Etxebizitza hauek, Eusko Jaurlaritzaren sustapen publikorako sozietatea den VISESAk bultzatutakoak eta Graizu-Exisa enpresak altzatutakoak, Lamiako auzoko Langileria kaleko 88 eta 90 zenbakietan daude kokatuta.
Etxebizitzak 56,46 eta 84,65 metro koadroen artean dituzte, eta sukaldeak etxeko tresna guztiez hornituta daude. Honetaz gain, igogailuaren bitartez lotutako garajea eta ganbera dute. Bestalde, mugikortasun gutxitua duten pertsonentzat hiru etxebizitza gorde dira bereziki prestatutakoak.
Promozio berri hau eraikuntza jasangarriaren aldekoa da horregatik energia ustiatzeko elementuekin osatuta dago, besteak beste eguzki-panelak ura berotzeko edota termostatoz erregulatutako galdara etxe bakoitzeko tenperatura kontrolatzeko.
Honetaz gain, bizilagun bakoitzak ordaindu beharreko errenta bere diru sarreren arabera eta etxebizitzaren azaleraren araberakoa izango da. Dena dela, hileroko batez besteko errenta 186 eurokoa da.
Hau honela, promozio honetan egindako inbertsioa 6 milio euroren ingurukoa izan da.