Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Azaroaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-10-16 Enplegua, hori da helburua
Eneko Arruebarrena Elizondo, Alcalde de Leioa / Eneko Arruebarrena Elizondo, Leioako Alkatea

Noizbait komentatu dugu Leioa ezagutzen duten eragile ekonomiko askok planteatu diguten sentsazioa, Leioa ezagutzen dutenak gure artean bizi direlako edo hemen bertan garatzen dituztelako euren aktibitate profesionalak. Sentsazio horrek ziurtatu egiten du, krisi ekonomiko globalaren eta ekonomiaren geldialdi orokorraren une hauetan, Leioak aktibitate biziagoa duela Euskadiko udalerri gehienak baino, sektore askotan.

Errealitate horrek, jakina, ez du esan nahi inguruan arazo ekonomiko ugari ditugula onartzen ez dugunik. Partikularrok, familiok, enpresok eta instituziook ondo baino hobeto dakigu hori. Baina aldi berean, errealitateaz jakitun egoteak, gure udalerriko indar-guneak eta aukerak ezagutzea eta bultzatzea ahalbidetzen digu.

Adibide moduan, Leioan aurrera ateratzen ari garen obra zibileko eta eraikuntzako jardueren laburpena ekarri dugu. Jarduera horiek etxebizitzak eta aktibitate ekonomikoa (industriala eta enpresena) sustatzearekin lotuta daude. Eta nabarmena da jarduera horien ondoren, edo horiekin batera, trakzio motorra direlako, jarduera horiei loturiko inguruko beste sektore batzuek aktibatzeko eta martxan jartzeko aukera handiagoak dituztela.

Hala ere, arazoek ekiten jarraitzeari behartzen gaituzte , koordinatuta eta elkarrekin, ahalegin pribatu eta publikoak batuz. Helburu horren barruan kokatzen da Udalak diseinatutako Toki Enplegu Plana, agente pribatu eta publikoen laguntzarekin, hurrengo Eusko Jaurlaritzak aurrera atera beharreko 2011-2014 Enplegurako Euskal Estrategiaren arloan. Leioaztarren enplegu eta enplegagarritasuna mailak hobetzeko programak eta jarduerak diseinatzean eta abian jartzean datza, baita enpresa eta merkatarien lehiakortasuna hobetzeko ere. Helburu horrek baliabide guztiak mahai gainean jartzea merezi du.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa