Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Azaroaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-03-10 Pinuetaren auzotarrei zuzendutako gutuna Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea
Eneko Arruebarrena, Alcalde de Leioa / Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea

Gaztelubideko egoiliarren aparkalekua eraikitzeko lanak martxan daude jadanik. Orain arte, zerbitzuak desbideratzeko lanak egin izan dira; batez ere, Ur Par­tzuergoko edateko uraren hoditeria handi bat izan da desbideratutakoa. Lan horiek funtsezkoak ziren aipatutako aparkalekuaren orubea sortzeko.

Orain aparkalekuko lanen lizentzia eman da, eta ekipamendu lanak hasiko dira. 400 par­tzela inguruko lurrazpiko aparkalekua da. Lana aurreratuta dagoenean, enpresa esleipendunak (Viuda de Sainz, S.A.) jabetza erregimenean merkaturatuko ditu partzela horiek, eta Pinueta, Ibaiondo eta Lamiakoko egoiliarrek lehentasuna izango dute berauek eskuratzeko.

Aparkalekua gainazalean egongo da, eta erabilera publikoko plaza (Dolores Ibarruri plaza), jolasgunea eta pilotalekua izango ditu. Oinezkoentzako espazioak gehituko direnez eta biribilgunetik bertatik ibilgailuen joan-etorriak berrantolatuko direnez, inguru hurbilean zenbait aldaketa egingo dira, eta, modu horretan, ingurua gizatiartu egingo da. Aldi berean, Udalak Artatza Jauregiko atzeko atezaindegi zaharra egokituko du, eta auzoari zuzendutako zerbitzu bat jarriko du bertan. Atezaindegi hori udal ondare publikoaren parte da, eta balio historiko artistikoa dauka.

Aparkalekuaren proiektua eta aipatutako gainerako ekintzak egin ahal izateko, prozesu administratibo luze eta konplexua bizi izan dugu, tramite askorekin: udal plangintzaren aldaketak, proiektua jendaurrean jartzeko faseak, herritarren partaidetza, proiektuaren esleipenerako lehiaketa publikoko orrien onarpena, lurzoruen desjabetzea, ekintza-esparrua partikularrekin negoziatu beharra, proiektu teknikoaren onarketa, lanaren esleipena... Gainera, esleipen prozesuak atzerapena izan zuen, zeren eta hasierako enpresa esleipenduna (Urazca) konkurtso egoeran egon zen, eta, ondorioz, kontratua eten eta beste esleipen bat egin behar izan zen, kasu honetan Viuda de Sainz enpresari. Une honetan, urteetan martxan egon izan den prozesu hori guztia historiara pasatu da, eta garrantzi­tsuena lanak ondo egitea da.

Ulertzen dugu lanak deserosoak direla eta gorabeherak sorrarazten dituztela auzoko eguneroko bizitzan. Ziur nago deserosotasun horiek ahalik eta gehien murriztuko ditugula. Hori horrela, nahi izanez gero, eman iezaguzue zuen kexa arrazoituen, ideien edo iradokizunen berri, telefonoz deituta Udal Bulego Teknikora (94 400 80 05) edo Udaltzaingora (94 400 80 21), edo alkatetza@leioa.net helbide elektronikora idatzita.

Aparkalekuak 2 milioi euroko kostua eragin dio Udalari, eta martxan jartzen denean, hiri-hobekuntzako zenbait neurri gehigarri hartu ahal izango dira Pinuetako barrualdean. Bide publikoetatik dabilen ibilgailu kopurua murriztu behar da, zenbait berrikun­tza egiteko eta kale zein plazak gizatiartzeko. Modu horretan, espazioak irabaziko ditugu, eta oinezkoek gehiago gozatu ahal izango dute auzoaz, seguruago sentitzeaz gain. Leioako beste leku batzuetan ere hainbat ekintza egin dira edo egingo dira, eta, emai­tzak ikusita eta auzokidetarren eritziak entzunda, argi dago herritarren bizi-kalitateak gora egin duela.

Erlazionatutako dokumentuak:

Gutuna (pdf, 107 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa