2010-02-11
Heldu dira inauteriak!!!
Heldu dira jadanik aurtengo inauteriak Leioara. Nagusien festa izango da lehena baina hala eta guztiz ere haurrentzako ekintzak ere izango dira egun osoan zehar kaleak eta herriko edozein txokoa kolorez betetzeko.
Bihar, arratsaldeko 21.00etan hasiko dira prestatutako ekintzak, Ikea Barri plazan musika izango da nagusien kalejira hasi aurretik. Umeen txanda, berriz, asteartean izango da, arratsaldeko 18.00etan Sakoneta kiroldegia izango da topagune, bertan hainbta tailer, joko eta ekintza desberdinak izango dira egun osoan zehar.
Gaueko 23.00etan mozorro lehiaketako partaideen desfilea hasiko da Ikea Barri enparantzan bertan eta ordu bete beranduago mozorro onenari sari banaketari hasiera emango zaio. Amaitu ostean, 00.30ean erromeriarekin jarraituko dute bertan bildutakoek 3.00etara arte gutxi gorabehera.
Txikienen txanda, berriz, otsailak 16 asteartean izango da. Goizerik izango dira kaleetatik zehar euren mozorro alai eta koloretsuekin. Alde batetik, goizeko 11.00etatik 14.00etara eta arratsaldeko 16.00etatik 20.00etara Sakoneta kiroldegian haurrentzako parkea izango da prest. Bestetik, 12.30ean eta 17.30ean animazio taldearen ekitaldia izango da eta 13.30ean inauteri torraden banaketarekin hasiko dira. Mozorro lehiaketaren partaideen desfilea berriz 18.30ean hasiko da Sakonetan eta 19.00etan sari banaketarekin amaituko da.
Partekatu:
Itzuli