Leioak festa-giroa izaten du udaberria eta udazkena bitartean. Hain zuzen hilabeterik beroen horietan izaten dira auzoetako zaindari-festak.
Maiatzaren 29an: San Máximo eguna. Lamiako.
Auzo guztiak egiten du bat Maskaradarekin. Antzezpen honek lamien elezaharra eta euskal mitologia herrikoiaren zenbait pertsonaia uztartzen ditu. Beti izaten da jaietako ostiralean.
Eliz Atariko Aurreskua.
Ekainaren 24an: San Juan Bataiatzailearen eguna. Elexalde.
San Juan Suarekin udako solstizioaren hasiera ospatzen da. Leioak jai-egunetako igandea Eliz Atariko Aurreskuarekin ospatuko du, duela gutxi berreskuratutako mendetako dantzarekin, alegia.
Abuztuaren 24an: San Bartolome eguna. Basaez.
Tradizioa duten ekitaldiak marmitako-lehiaketa, herri-kiroletako erakustaldiak eta dantzaldiak dira.
Irailaren 8an: Erremedioetako Andre Mariaren eguna (Ondizko Andre Maria). Ondiz.
Festak irailaren 8an eta 9an izaten dira. Hurrengo igandean egunez oso erromeria herrikoia izaten da. Bizkaiko Aurresku Txapelketa eta eguneko erromeria nabarmentzen dira; hala ere, bakailao txapelketa, herri kirolak eta abar ere ez dira falta izango.
Maiatzaren 15ean: San Isidro eguneko festak.
Abuztuaren 17an: Santi Mamiko festak.
Irailaren 10ean: Udondo festak.
Irailaren 29ean: Txopoetako San Migel eguneko festak.