Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Azaroaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Ezagutu Leioa » Ondarea

Ondarea

Leioako elizateak alde zaharrik ez badu ere (izan ere, orain dela gutxira arte, bertako populazioa oso sakabanatuta egon da), herriaren izaera definitzen duten zenbait gune daudela esan daiteke. Hain zuzen ere, Ondiz, Peruri, Aketxe, Udondo eta, batez ere, Elexalde dira leku horiek. Inguru horietan daude herriko eraikin interesgarri gehienak.

Elexalde auzoan, adibidez, 1891. urtean eraikitako udaletxea dago, eta, handik gertu, San Joan Bataiatzailearen eliza, oso berritua, bere zatirik zaharrena 1526koa bada ere.

Ondiz auzoak, berriz, zelai eta zuhaizti ederrak ditu. Han aurkituko duzu Andra Mari baseliza, Erdi Arokoa. Hala ere, gaur egungo eraikina XVI. mendekoa da, ondoren egindako aldaketekin. Karlistadak izan ziren bitartean, gotorleku gisa ere erabili izan zen. Aipagarriak dira, era berean, Atxutena edo Atxutegiena Jauregia, eta zenbait baserri; azken horien artean, Jauregi izenekoa nabarmendu behar da, bai eta XVI. mendeko landa-etxea den Ondiz Dorrea ere, zeina zaharberritze prozesuan baitago, Udalari esker.

Peruri auzoan eta Basaezeko goiko aldean, XVI. mendeko San Bartolome baseliza aipatu behar da (horrek ere ondoren egindako aldaketak ditu). Gainera, zenbait baserri ere gogoratu behar dira; besteak beste, Peruri, Andikoetxea, Etxatxu, Atxena, Pikaranda, Etxebarri eta Madariarte. Horietatik hurbil, Zuhatzu-Aurrekoa eta Altzaga baserriak daude; azken hori, bere garaian, Erdi Aroko dorretxea izan zen.

Beste baserri interesgarri batzuk Etxeaundi (Aketxen) eta Leioagoitia eta Larrakoetxe (Elexaldetik hurbilago) dira. Lertutza ingurukoak ere kontuan hartzeko modukoak dira.

Administrazioek zaharberritu dituzten eraikinen artean, honakoak nabarmendu behar dira:
  • Artatza jauregia: eraikin hau XIX. mendeko euskal burgesiaren bizimodu oparoaren erakusgarria da, eta, bertako lorategiekin batera, kalitate handiko multzo bikaina osatzen du.
  • Artaza jauregia Artatza jauregia.
  • Mendibil baserria: XVII-XVIII. mendeetako landa-jauregia, gaur egun Bizkaiko Txakolin Etxearen egoitza dena.
  • Elexaldeko errota: XVIII eta XIX. mendeetako erreka-errota.
  • Aketxeko Kortesena baserria: XVI. mendekoa da eta, jatorriz, Aketxen zegoen kokatuta. Gaur egun, Mendibil inguruan dago.
  • Basaezko Kultur Etxea:XX. mendearen lehen herenean San Bartolome auzoko eskolak egon ziren eraikin honetan.
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa