Bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeak bizitza-proiektu baten hainbat alderdi bateragarri egitea ahalbidetzen du:
Eremu pertsonala: besteak beste, atsedena, norberaren zaintza, parte-hartze soziala eta aisialdia gure garapen pertsonalaren parte dira.
Familia-eremua: harreman afektiboak, zaintza-harremanak, hezkuntza,...
Lan-eremua: garapen profesionalean datza, baliabideak lortzean.
Modu erantzukidean egiteak berekin dakar gizarte-eragileek (erakundeek, enpresek...) eta gizarteak, oro har konpromiso komuna hartzea.
Horretarako, beharrezkoa da:
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren kontzientzia eta ulermen handiagoa egotea,
politika publikoek mendeko pertsonen zaintza eta arreta ahalbidetuko duten baliabideak eta gizarte-egiturak izatea,
enpresek eta erakundeek laneko denborak eta espazioak birbanatu ahal izateko hainbat neurri-mota sustatzea,
pertsonok rol tradizionalak aldatzea eta berdin arduratzea etxeko lanez eta adingabe zein mendeko pertsonei arreta emateaz eta zaintzeaz.