Umore Azoka Leioako Umorearen
Kale Artisten Azoka da. Arte eszenikoetako jendearen hitzordua da eta aukera paregabea eskaintzen du, lau egunez, konpainiak, banatzaileak, programatzaileak eta prentsa antzerki hutsarekin batera bizitzeko. Harremanak sortzeko, ideiak elkartrukatzeko, lanak erakusteko eta emanaldiak kontratatzeko aukera, antzerkia eguneko hogeita lau orduetan bizi ahal izateko foroa.
Kaleko antzerkia ardatz dela, Umore Azokak urterik urte Euskadiko, estatuko eta atzerriko konpainia garrantzitsuak eduki ditu, obra ugari estreinatu ditu, eta aldi berean artista berriei euren lanak erakusteko aukera eman die; horri guztiari esker finkatu egin da azoka gisa. Umore Azokak fresko irauten du, beteranotasunaren eta gaztetasunaren nahasteari esker.
Hainbat estreinaldi garrantzitsu egingo dira azoka honetan, eta berrogei konpainia baino gehiagok aurkezten dituzte euren ikuskizunak. Besteak beste, Frantzia, Japonia, Australia, India, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina edo Txile bezalako leku ezberdinetatik etorritako artistak izaten dira, estatuko sei erkidegotako konpainiekin batera, Leioako kaleak magia eta liluraz betetzeko arduradunak, akrobazia, zirko, musika, pailazo, antzerki eta antzekoez betetako ikuskizunak eskainita.