Hauek dira "Bizikidetzarako Mikro-kontaketak" lehiaketara aurkeztu diren 17 bideo. Leioako Udalak antolatzen du lehiaketa 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Lanak ikus-entzunezko oso pieza laburrak dira, gehienez minutu bateko iraupena dutenak. Proposatutako gaia, gure gizarteko talde edo kolektibo batzuk baztertzen dituzten aurre-iritzi eta estereotipoak desegiten dituzten edo haien aurkakoak diren ordezko mezuak sortzea da.
Lehiaketa honen bidez Leioako Udalak bizikidetza eta bakearen kultura sustatu nahi ditu, eta berdintasuna, tolerantzia, errespetua, elkarrizketa edo aniztasunaren aberastasuna bezalako balioak finkatu bahi ditu udalerriko gazteen artean.
Aurkeztutako bideoak
Hauek dira lehiaketan aurkeztutako ikus-entzunezko 17 istorio laburrak. Leioako 12 eta 17 urte arteko 52 gaztek hartu dute parte lehiaketan. Eskerrik asko guztioi.
1. saria, "Una sociedad igualitaria"
Lehiaketako lehen saria lortu duen istorio laburra Ntra. Sra. de la Mercedes ikastetxeko ikasleek egin dute. Egileak hauek dira: Aaron Pedrero Blanco, Maitane De la Cruz Antxia eta Jon Acha Alonso.
Bideoak ezberdintasun sozialak eta arrazakeria zalantzan jartzen ditu. Irabazle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat jaso du saritzat. Zorionak. Lanik onena egin duzue!
2. saria, "Usteak Erdia Ustel"
Lehiaketako bigarren saria jaso duen istorio laburra Betiko Ikastolako ikasleek egin dute. Egileak hauek dira: Naroa Peñafiel Segad, Urtzi Madero Ibarra eta Libe Arnaiz Alboniga. Bideoak genero-rolekin zerikusia duten estereotipoetan jartzen du arreta. Irabazle bakoitzak tablet bat jaso du saritzat. Zorionak. Lan bikaina egin duzue!