“Bakea irudikatu” dokumentalaren bidez, Leioako umeek bizikidetza eta bakeari buruz dituzten ezagutzak eta ideiak ikusi nahi dira, gainerako herritarren hausnarketa kritikoa sustatzeko. Bizikidetzaz eta bakeaz ulertzen dugun horretan sentiberatzea eta sakontzea da xedea, herrikideen artean bake kulturarako balioak eta jarrerak sendotzeko.
DVDarekin batera, bigarren hezkuntzako ikasleentzako unitate didaktiko bat doa, “bake kultura” kontzeptua uler dezaten.
Ikus-entzunezko dokumentua eta unitate didaktikoa atal honetan ikus eta deskarga daitezke.