Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Azaroaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » BOE

BOE

Babes ofizialeko Etxebizitzak Leioan

VPO Leioak apostu indartsua egin du betidanik Babes Ofizialeko Etxebizitzen alde. Izan ere, azken 15 urteetan herrian Babes Ofizialeko 1.000 etxebizitza inguru eraiki izan dira Udala aitzindaria izan zen era horretako etxebizitzak eraikitzen Euskadin, hain zuzen ere, laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran Luis Bilbao Libano kalean babes ofizialeko 100 etxebizitza eraiki zituenean.

Ildo horretatik jarraituz, Leioako Udalak, azken lau urteetan (2011-2015), Babeseko 1.000 etxebizitza baino gehiago eraikitzeko asmoa du, eta bidean dago. Etxebizitza babestuko zenbait promozio dira, eta haien kudeaketa garapen fase desberdinetan dago. Honako hiri-garapen lan hauek dira: Leioandi (407, eta horietatik 100 alokairurako dira), Torresolo (230), Larrakoetxea (118), Aldapabarrena (159), Lamiako (92), Txorierri (78) eta Artatza (30).

Leioak erakargarritasun demografikoa duela garbi geratzen da, kanpoko populazioa etengabe etortzen ari baita, eta bertokoek hemen geratu nahi dutelako gehienbat. Hori dela-eta, azken hamarkadan, biztanleria %8 igo da, Bizkaian populazio mantendu egin den arren (%1,85eko hazkundea bakarrik) eta eskualdean jaitsi egin den arren (%-0,19).

Dei-efektua adierazten du horrek, zalantzarik gabe. Bizkaiko gainerako herritarrek Leioa metropoli ardatzaren erreferentzia garbia dela ikusten dute. Horrexegatik dauka, hain zuzen ere, udalerriak mila biztanle bakoitzeko 54,55 etxebizitzaren eskaera, Etxebiden agertzen den bezala, eskualdearena baino %17 altuagoa, eta Bizkaiko batez bestekoaren %23 gehiago.

Aspektu horretan eragiten duen elementu osagarria dira Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren daturik berrienak, 2010eko azken hiruhilekokoak, eta Eusko Jaurlaritzaren menpekoa den erakundeak jasotako Eskaintza Eskabidearen Inkestaren araberakoak. Horiek ikusita, Leioa da EAEko 50.000 biztanletik beherako udalerrien artean, etxebizitza eskaera handiena daukana. Etxebizitza, eskaintza mota desberdinetan (erosteko edo alokatzeko, berria, erabilia, BOE edo tasatua), eskatzen duten 7.852 pertsona dago, eta Leioaren erakargarri da etxebizitza eskaintza, inguruan eta zenbaki absolutuetan, EAEko hiru hiriburuek bakarrik gainditzen baitute gure udalerria, eta Bizkaian, bi udalerrik bakarrik, baina halako hiruko populazioarekin: Getxo eta Barakaldo. Leioak dituen 7.852 etxebizitza-eskatzaile horien artean, 1.603 bakarrik daude udalerrian erroldatuta.

Datu hori eta bere eboluzioa azken urteotan oso adierazgarriak dira, kanpoko zein bertokoentzat Leioak duen erakargarritasunaren seinale ematen dute. Babes Ofizialeko Etxebizitzetarako lizentzien datuarekin batera, populazio profila gaztea edo adin ertainekoa dela antzeman daiteke.

Martxan diren promozioak:
BOE Albisteak:
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa