Informazio gehiago:
www.ehu.eus
UPV/EHUko Zientzia Parkea
Leioako ostalaritza eskola
Leioako ostalaritza eskola aukera ezin hobea duzu, zalantzarik gabe, benetan burutu nahi izanez gero ostalaritzako edozein arlotako dohaineko ikasketak, homologatu eta arautuak; gainera kalitatezko mailaz onartuak profesional mailan bai ostalaritza zein heziketa arloetan ere. Ikasketa hauek ostalaritzako arlo desberdinetan eta edozein ardura mailatan aritzeko lanbide gaitasun batez hornituko zaituzte.
Eskolaren kokapena unibertsitatean, Leioako kanpus-aren barnean, esparru bikaina eskaintzen du erabateko heziketa garatzeko; egiazko praktika anitzak egiteko aukera ematen bai du eskaintza gastronomiko zabal bat mantentzen delarik. Gainera ikasketak unibertsitateko gazteen ingurunean egiten dira, kanpuseko bizitzan parte hartzeko aukera ematen dielarik. Gure ikasle askok jadanik beraien izena ezagutzera eman dute arlo lehiakor honetan jakinduri eta profesionaltasunez nabarmenduaz.
Beraiek izendatzean zerrenda luze bat egin genezake, baina gure iritziz hain da garrantzitsua hedabideetan agertzen direnen lanak zein profesionaltasunez baina isilean egiten direnen lanak bezala, komunikabideetan eraginik gabekoa.