2022ko abuztuaren 16an, Atzerritarrei buruzko Lege Organikoaren erregelamenduaren erreforma jarri zen indarrean, Espainiako migrazio-eredua eta haren prozedurak hobetzeko, askotan motelak eta desegokiak, eta horrek irregulartasun-aldi luzeak eragiten zituen, kostu sozial eta ekonomiko handiekin.
Arau-aldaketen helburua da Espainian dauden pertsonak lan-merkatuan sartzen laguntzea, migrazio erregularrerako bideak indartzea eta kudeaketa-sistema hobetzea.
Hurrengo dokumentuan jasotzen dira atzerritarrei buruzko araudian sartu diren aldaketa nagusiak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Leioako familia-aholkularitza juridikoko, genero-indarkeriako eta atzerritartasuneko zerbitzura jo daiteke, gizarte-zerbitzuetan hitzordua eskatuta.